“- Kaixo! Zer moduz?
– Apaizak hobeto!”
Horrelaxe esaten omen zuten garai bateko arrantzaleek…
Izan ere, 2. mailako ikasleek itsasoaren gaia ikasi dute. Gai honetan euskal arrantzaleak eta balearen ehizak euskaldunon historian izan duen garrantziaz aritu dira bereziki. Bidenabar, aspaldian izan ziren euskal nabigatzaile eta pirata batzuk ere ezagutu dituzte.
Bukatzeko, itsasoko animalia batzuen lanak egin dituzte. Bideo txiki honetan egindako lanaren zatitxo bat ikusiko duzue. Egin klik eta urperatu zaitezte!
Utzi erantzuna