Etxean zokoratutako ordenagailu zaharrekin ez dakizuela zer egin? eta proiektu solidario batean parte hartu nahi duzuela? Hemen duzue irtenbidea!
Erleta eskolako 6. mailako ikasle – irakasle taldearen eskutik dator mezu hau. Iazko ikasturtean eskolan “hezIKT” proiektua sortu zen eta proiektua horren berri eman digute oraindoan. Proiektu solidario horren partaide izateko gogotsu daudela adierazi dute eta hauxe da beren asmoa: J.K.L hizkien atzean jaso, konpondu eta lagundu mezua ezkutatu dute eta aldi berean, gailuz aprobetxatuz lelopean azalpena zabaldu nahi dute.
Herrian dauden gailu elektroniko zaharkituak (ORDENAGAILU FINKOAK eta ORDENAGAILU ERAMANGARRIAK) jaso nahi dituzte. Tolosaldea Lanbide Heziketako institutuko ikasle talde batek konpondu eta gero, herrian beharra duten familiei eskainiko zaie.
Guzti honen inguruko azalpenak entzun nahi badituzue, hemen duzue aste honetan karrape irratian gure ikasleei egindako elkarrizketa, klikatu eta entzun!
Beraz, entzun duzuen bezala, herritarren laguntza behar dugu gure helburua lortzeko. Etxean zokotuta dituzuen gailuak jaso eta ekarri!
Bilketa uneak hauexek izanen dira: Erleta eskolako eta Amazabal institutuko ezkatzan egonen diren kutxa erraldoiak, kiroldegiko sarrer an egongo den kutxan eta ostiraletan, merkatuarekin batera, Leitza ezagutu atarian (otsailaren 25 etik hasi eta lau astez) egongo gara.
Animatu zaitezte partaide izaten!!!!!!!!
Zuen borondatea esker onekoa izango da.
Zoriontsu izan eta izaten lagundu!!!!!!
Utzi erantzuna