Asteburu honetan Leitzan ospatuko den “Euskal Herria mendi erronka” dela eta gure ikasleak lanketatxo bat egiten aritu dira. 5 eta 6. mailako ikasleek mendi erronkako antolatzaileetako batzuk eskainitako hitzaldia entzun dute eta 4. mailako haurrek mendi erronkako zati bat markatu dute. Badakizue, bihar denak korrikalariak animatzera! klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Tutore irakurle
Beste gauza askoren artean, pandemiak baimendu digun honetan, “Tutore irakurle” egitasmoari ekin diogu berriz ere eta bai gustora hartzen dutela parte gure ikasleek! hamabost egunetik adin ezberdinetako haurrak elkartzen ditugu eta helduagoak diren ikasleek ipuinak kontatzen dizkiete txikiagoei. Hemen adibidetxo bat, klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Gure ikasleak Karrape Irratian
4.mailako lagunak Karrape Irratian izan ditugu berriki eta hemen duzue saioa entzungai, klikatu irudia eta entzun.
4.maila kanpaldian
4.mailako lagunak Ataungo Lizarrustin izan ditugu pare bat egunez eta gozatu ederra hartuta etorri dira bueltan. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Aniztasun astea
Beti esan ohi dugu aniztasunak aberastu egiten gaituela eta hori garbi geratu da Erletan bizi berri dugun aniztasun astea pasa eta gero. Ekintza ezberdinak burutu ditugu eta ikastetxeko familia ezberdinen bisita jaso dugu egun hauetan eta horri esker kultura eta ohitura ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. Aberatsa benetan aniztasun astea! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
- « Previous Page
- 1
- …
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- …
- 22
- Next Page »