Ostirala bitartean kanpaldian izango ditugu 6.mailako lagunak. Gaur zertan dabiltzen ikusi nahi? Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
6. maila Zumaian
Lehengo astean 6.mailako lagunak Zumaian izan ziren Algorri natura etxea bisitatu, Flysh-etan txango gidatua egin eta mineralen inguruko tailer bat osatzeko. Eguraldi bikaina izan zuten, goizeko urtarrileko freskuratik eguzkipeko epeltasunera pasata, eta ikasitako hainbat kontzeptu errepasatzeko/sakontzeko eta elkarrekin gozatzeko aukera baliatu ahal izan zuten. Klikatu irudiak eta ikusi.
Eguberri jaialdia
Urtero bezala aurten ere pesta bikaina ospatu dugu frontoian Eguberriei ongi etorria emateko. Klikatu irudiak eta ikusi jaialdiaren bideoa eta argazkiak. Eguberri on denei eta datorren urtean ikusiko dugu elkar, urte berri on!
Ikasle taldeak
Hemen dituzue ikasturte honetako ikasle taldeen argazkiak, klikatu irudia eta ikusi.
Leitzaran errekaren analisia
5. mailako ikasleak Leitzako Leitzaran errekako ura analizatzera joan ziren eta esperimentu ezberdinak egin ondoren uraren egoera oso ona zela egiaztatu zuten. Jarrai dezagun arduraz jokatzen! Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 11
- Next Page »