Asteburu honetan Leitzan ospatuko den “Euskal Herria mendi erronka” dela eta gure ikasleak lanketatxo bat egiten aritu dira. 5 eta 6. mailako ikasleek mendi erronkako antolatzaileetako batzuk eskainitako hitzaldia entzun dute eta 4. mailako haurrek mendi erronkako zati bat markatu dute. Badakizue, bihar denak korrikalariak animatzera! klikatu irudia eta ikusi argazkiak
6.maila beldurrak uxatuz
Beldurrek dittozoo? 6.mailakoek errezeta bikañe dauku kezkatzen zatton horreri aurre itteko. Elikagaiek: papera, arkatza eta sue. Pausoak: beldurrek paperen idatzi eta ondoren sutara bota. Animatu eta beldurrek uxatuuu!! klikatu irudia eta ikusi argazkiak. 6.mailakoak.
Scape room
6.mailako ikasleek, unitatea errepasatzeko misioekin osatutako Scape Room-a egin zuten ingelesean. Misio guztiak ongi egin ondoren, talde batek lortu zuen kutxa irekitzea, eta saria gela guztiarekin elkarbanatu zuen. Hemen irudia.
Aniztasun astea
Beti esan ohi dugu aniztasunak aberastu egiten gaituela eta hori garbi geratu da Erletan bizi berri dugun aniztasun astea pasa eta gero. Ekintza ezberdinak burutu ditugu eta ikastetxeko familia ezberdinen bisita jaso dugu egun hauetan eta horri esker kultura eta ohitura ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. Aberatsa benetan aniztasun astea! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Korrika txikia
Bikaina izan da Korrika txikia! eta bikaina izan da Amazabal institutoko lagunekin, Itzaire haurreskolakoekin eta okille tailerreko lagunekin batera elkarlanean aritzea! Euskal Herria zeharkatu duen korrikarekin bat egin du gure ikastetxeak eta orain arte bezala euskara susatzeko lanean jarraituko dugu! Hemen dituzue eguna laburbiltzen duten bideoa eta argazkiak.
- « Previous Page
- 1
- …
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- …
- 25
- Next Page »