Festa bikaina izan dugu gaurkoan herrian eta nola ez, Erleta eskolako lagunak ere kalera atera gara Euskal Herriko Itzuliaz gozatzeko. Argazkiak ikusteko klikatu irudia, bideoa ikusteko klikatu ondorengo linka. […]
Leitzako kopartsari bisita
Leitzako konpartsako kideen eskutik gure ikasleak erraldoi eta buruandiak gertutik ikusi, ukitu eta beren larruan sartzeko aukeraz gozatzen ari dira txandaka eta gaurkoan 6.mailakoen txanda izan da. Ea gure haur eta gaztetxoak konpartsako etorkizuneko kide izatera animatzen diren eta nola ez, gure eskerrik beroenak konpartsako kideei! klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Martxoak 8
Gaurkoan, martxoaren 8a izaki, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Erleta eskolan ere. Alde batetik, jarduera ezberdinak burutu ditugu geletan lidergo, pertsona eta talde mailan ahalduntzea eta parte hartze soziala landuz eta bestetik emakume zientzialari ezberdinak hartu ditugu ardatz beraien bizimodua landuz eta egin zituzten esperimentuetako batzuk esperimentatuz. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Aste txuria
6.mailako ikasleak Isaba ingurura joan zaizkigu eskiatzera eta bestelako ekintza batzuk eginez astea pasatzera. Zertan ote dabiltza? Ze eguraldi ote dute? Ongi ote daude? Lasai, hemendik jarraipena egiteko moduan izango zarete. Egunero argazki batzuk igoko ditugu batez ere guraso eta etxekoek ikus ditzazuen. Bai gustora elurretan! Gaur Isabako zinean ateratako argazki batzuk. Bai otordu goxoak… […]
5.mailako haurrak ekintza ezberdinak burutzen
5.mailako lagunak ekintza ezberdinak burutzen ikusi nahi dituzue? klikatu irudia eta ikusi bideoa
- « Previous Page
- 1
- …
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- …
- 25
- Next Page »