Beste gauza askoren artean, pandemiak baimendu digun honetan, “Tutore irakurle” egitasmoari ekin diogu berriz ere eta bai gustora hartzen dutela parte gure ikasleek! hamabost egunetik adin ezberdinetako haurrak elkartzen ditugu eta helduagoak diren ikasleek ipuinak kontatzen dizkiete txikiagoei. Hemen adibidetxo bat, klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Jolas kooperatiboak Haur Hezkuntzan
Ikaskuntza kooperatiboa talde lanean oinarritutako metodologia bat da eta badira ikasturte batzuk gure ikastetxean metodologia hau txertatu dugunetik. Ikasleek elkar lagunduz eta beraien ardurak beteaz lan egiten dute helburu amankomun batzuk lortzeko asmoz. Honetarako txikitatik dinamika eta jolas ezberdinetan oinarritzen gara. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Aniztasun astea
Beti esan ohi dugu aniztasunak aberastu egiten gaituela eta hori garbi geratu da Erletan bizi berri dugun aniztasun astea pasa eta gero. Ekintza ezberdinak burutu ditugu eta ikastetxeko familia ezberdinen bisita jaso dugu egun hauetan eta horri esker kultura eta ohitura ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. Aberatsa benetan aniztasun astea! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Korrika txikia
Bikaina izan da Korrika txikia! eta bikaina izan da Amazabal institutoko lagunekin, Itzaire haurreskolakoekin eta okille tailerreko lagunekin batera elkarlanean aritzea! Euskal Herria zeharkatu duen korrikarekin bat egin du gure ikastetxeak eta orain arte bezala euskara susatzeko lanean jarraituko dugu! Hemen dituzue eguna laburbiltzen duten bideoa eta argazkiak.
Euskal Herriko Itzulia
Festa bikaina izan dugu gaurkoan herrian eta nola ez, Erleta eskolako lagunak ere kalera atera gara Euskal Herriko Itzuliaz gozatzeko. Argazkiak ikusteko klikatu irudia, bideoa ikusteko klikatu ondorengo linka. […]
- « Previous Page
- 1
- …
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- …
- 19
- Next Page »