Erretiro garaia iritsi zaio Bittorio gure irakasleari eta urte guzti hauetan egin duen lanarengatik eskerrak emanez, hementxe duzue ikastetxeko lagunek eskaini genion festatxoa. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Buruhandien bisita
Sorpresa bikaina jaso dute Haur Hezkuntzako 4 urteko haurrek, buruhandien bisita alajaina! Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Mikel Nieveri omenalditxoa
Jakina da Mikel Nievek txirrindulari munduan egin duen ibilbidea eta gure ikasleek ere omenalditxo bat eskaini nahi izan diote eta bide batez ibilbide horri buruz dituzten galdera eta zalantzak galdetu dizkiote. Eskerrik asko Mikel gure deiari ertantzuteagatik eta gurekin ratotxo eder hau pasatzeagatik! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Derrigorrez musurik ez
Azaroaren 25 ospatutako emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren inguruan egindako lanketaren harira bideotxo bat sorte dute 5 urteko haurrek. Ikusi nahi duzue? klikatu irudia eta ikusi.
Azaroak 25
Aurtengoan ere emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren aldarrikapenekin bat egin du gure eskolak. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
- « Previous Page
- 1
- …
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- …
- 19
- Next Page »