6. mailako ikasleok indarrez beteriko aurkezpenei ekin diogu sumendi, lurrikara, faila, tolesak, tsunamiak, glaziarrak… esperimentu eta maketaz osaturik. Gustatuko zaizuelakoan… Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Azaroak 25
Aurten ere emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren aldarriarekin bat egin du gure ikastetxeak. Guraso elkartearekin elkarlanean aritu gara eta gure leloak zioen bezala, “inork ez diezazula inoiz hegan egitea eragotzi”. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Elikagai bilketa
Iaz bezala aurten ere Erleta eskolan burutuko da elikagai eskasia dutenetzat egiten den bilketa. Azaroaren 20tik 24ra, goizeko 8:45tatik 9:00tara eta 14:00tan irakasleren bat egonen da zuen ekarpena jasotzeko Erleta eskolako jangelan. Animatu eta ea denen artean bilketa eder bat egiten dugun!
English
Oraingoan 5. mailako, 6. mailako eta 5 urte A-ko ingeleseko geletan sartu gara. Zertan aritu diren ikusi nahi duzue? klikatu irudia eta ikusi bideoa.
3.maila Lezaetan
Ogia egiten izan dira berriki 3.mailako lagunak Lezaetan. Gustora aritzeaz gainera ogi bikaina egin dutena! hemen irudi batzuk.
- « Previous Page
- 1
- …
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- …
- 35
- Next Page »