5. mailako ikasleak Uharte Izotz Jauregian izan dira. Ondoko bideoan ateratako argazkiak ikusteko aukera izango duzue.
Eguberriak Erleta ikastetxean
Erleta ikastetxeko ikasle eta irakasleek ikuskizun ederra antolatu dute aurtengoan. Guraso asko etorri ziren ikuskizunaz gozatzera. Hona hemen emanaldiaren bideoa. Gustoko izatea espero dugu, ilusio handiz egindako lana delako.
5. mailakoak euskaraldia ospatzen
5. mailako ikasleak euskaraldia ospatzeko abesten eta dantzan ibili dira. Argazkiak ikusi nahi badituzu, beheko estekan klikatu. 5.mailako ikasleak- euskaraldia
Leitzako maketa J.M. Elosegirekin
Ingurunean Leitza landu dugu eta horren harira, udeletxera joan gara, JM Elosegik eginik duen maketa ikustera. Bertan, J.M. Elosegik maketa egiteko eman dituen pausuak zein izan diren, informazioa nola bildu duen… azaldu digu. Oso interesgarriak izan dira eman dituen azalpenak.
6. maila Zerainen
6. mailako ikasleak Zerainen izan dira. Ondoko estekan bertan ateratako argazkiak ikusteko aukera izanen duzue. 6. maila Zerainen