5.mailako lagunak Lekarozen ditugu “English week” asteaz gozatzen. Zertan dabiltzan jakin dezazuen egunero argazki batzuk zintzilikatuko ditugu, klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Gure ikasleak Karrape Irratian
2. mailako ikasleak Karrape Irratian izan dira gaur. Informazioa, asmakizunak, kantuak, txisteak, bertsoak… Saio bikaina eskaini dutena!! segidan dituzue bertako argazkiak ikusgai eta saioa entzun nahi baduzue klikatu ondorengo irudia eta entzun.
Gogobetetze inkesten emaitzak
Familiei eta ikasleei pasatako gogobetetze inkesten emaizak dituzue segidan. Klikatu irudiak eta ikusi.
Aurrematrikulazioa
Martxoaren 17tik 21era (biak barne) bitartean zabalik izango duzue datorren ikasturterako aurrematrikula burutzeko epea. Helarazi beharreko dokumentazioa (telematikoki egiten baduzue erantsita eta utziko ez balizue eskolara bidali posta elektronikoz cpleitza-administracion@educacion.navarra.es helbidera). Familia Liburuaren kopia edo baliozkoa den beste edozein bitarteko, familia lotura frogatzeko balio duena. Osasun txartelaren fotokopia. Haurraren txertaketa-orriaren fotokopia. Inprimakiko datu guztiak beteta. Ikasleak eritasun, […]
Martxoak 8
Urtero bezala Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egin dugu Erleta eskolan ere. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
- 1
- 2
- 3
- …
- 31
- Next Page »