Ostirala bitartean kanpaldian izango ditugu 6.mailako lagunak. Gaur zertan dabiltzen ikusi nahi? Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
4. mailak ateraldia
4. mailako lagunek ateraldia egin dute gaur Iruñara, Atarrabiako pilategian izan dira eta ondoren salting-en izugarrizko gozatua hartzeko aukera izan dute. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Gu ere txofer
3. mailako lagunak Iruñako “Parque polo” parkean izan dira bisitan bide segurtasuna landuz eta eguraldia lagun, goiz pasa bikaina bertan igaro dutena. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Inauteriak
Giro ezin hobean igaro ditugu aurtengo inauteriak ere! ikasleek aukeratuta, Leitzako festak irudikatu ditugu eta eguraldia lagun, goiz pasa bikaina igaro duguna! Klikatu irudiak eta ikusi bideoa eta argazkiak.
6. maila Zumaian
Lehengo astean 6.mailako lagunak Zumaian izan ziren Algorri natura etxea bisitatu, Flysh-etan txango gidatua egin eta mineralen inguruko tailer bat osatzeko. Eguraldi bikaina izan zuten, goizeko urtarrileko freskuratik eguzkipeko epeltasunera pasata, eta ikasitako hainbat kontzeptu errepasatzeko/sakontzeko eta elkarrekin gozatzeko aukera baliatu ahal izan zuten. Klikatu irudiak eta ikusi.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 31
- Next Page »