Badakizue gaur, apirilaren 23a izaki, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela mundu osoan zehar. Aurten etxetik atera ezin dugun honetan, inoiz baino gusturago hartu ditugu etxean ditugun liburuak eta inoiz baino konszienteago gara liburuek gure bizitzan duten garrantziaz. Eskolan ez bagaude ere, etxetik eguna behar den bezala ospatzea pentsatu dugu! Haur Hezkuntzako irakasleen eskutik, ipuin eta […]
Ikasleek egindako lanak
Ez pentsa etxean gauden bitartean gure ikasleak ezer egin gabe daudenik! Burutu dizuten lanetako batzuk ikusi nahi dituzue? begira begira…
Mezua Erletatik etxeetara
Erleta eskolako langile guztien izenean doakizue hurrengo mezua, ea gustoko duzuen! Animo eta besarkada bat denei!!
COVID-19, FAMILIEN PLANGINTZA
Covid-19ak dirauen bitartean etxetik lanean jarraitzeko atal berri bat sortu dugu web orriaren eskuin aldean (mugikorretik sartuz gero behean agertzen da) “Covid-19, familien plangintza” izenburupean. Ikasleek etxetik astean zehar egin beharreko guztiaren plangintza eta web orrian egun hauetarako dituzuen bestelako baliabideen esteka ere topatuko dituzue bertan.
COVID-19, zer egin etxean?
COVID-19 edo Coronavirusa dela eta etxean geratzeko agindua iritsi zaigu eta dakizuen bezala eskola itxita egongo da bolada batez. Egonaldia arinago egiteko “COVID-19, zer egin etxean?” atala sortu dugu “Familiak” atalaren barruan. Bertan esteka interesgarriak sartzen joango gara eta zuen haurrak etxean aritzeko interesgarriak izan daitezkeen programa ezberdinak ere. Dena den kontuan izan pantailen aurrean […]
- « Previous Page
- 1
- …
- 46
- 47
- 48
- 49
- 50
- …
- 62
- Next Page »