HH 5 urteko HA-ko ikasleek ikasturtea amaitzeko burutu duten antzerkia ikusi nahi baduzue klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Leitzako igerilekuan
Azken egunak ditugula aprobetxatuz eta eguraldia lagun, bigarren zikloko lagunek Leitzako igerilekuan pasa dute goiza.
6. maila Senda Vivan
Erletako ibilbideari amaiera emateko Aresoko “Nazabal” eskolako lagunekin batera Senda Vivan pasa dute eguna 6. mailako lagunek. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Leitza ezagutu
Proiektu dotorea HH-ko 5 urteko ikasleek burutu dutena. Leitzari buruzko informazio zabala biltzen duen eskuorria sortu dute herrian zabaltzeko asmoz. Bertan Leitzako Aurrera elkarteari, mendiei, baserri auzoei, toki kuttunei, landetxeei eta ospakizunei buruzko informazio idatzia bildu dute eta Leitzako bertso eta abesti ezberdinen bideoak ere bildu dituzte QR kodeen bidez. Karrape irratian ere izan dira […]
Lehen ziklokoen ateraldia
Lehendabiziko zikloko lagunak Aldean izan dira gaur goizean, Santa Kruz ermita inguruan. Eguraldi bikaina lagun, goiz pasa bikaina egin dutena.
- « Previous Page
- 1
- …
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- …
- 29
- Next Page »