Erleta ikastetxeko ikasle eta irakasleek ikuskizun ederra antolatu dute aurtengoan. Guraso asko etorri ziren ikuskizunaz gozatzera. Hona hemen emanaldiaren bideoa. Gustoko izatea espero dugu, ilusio handiz egindako lana delako.
5. mailakoak euskaraldia ospatzen
5. mailako ikasleak euskaraldia ospatzeko abesten eta dantzan ibili dira. Argazkiak ikusi nahi badituzu, beheko estekan klikatu. 5.mailako ikasleak- euskaraldia
Leitzako maketa J.M. Elosegirekin
Ingurunean Leitza landu dugu eta horren harira, udeletxera joan gara, JM Elosegik eginik duen maketa ikustera. Bertan, J.M. Elosegik maketa egiteko eman dituen pausuak zein izan diren, informazioa nola bildu duen… azaldu digu. Oso interesgarriak izan dira eman dituen azalpenak.
Elkarrekin bizi eguna 2. zikloan
Urtero bezala “elkarrekin bizi” eguna ospatu dugu ikastetxean. Oso egun polita izaten da denak batera ateratzen garelako ongi pasatzera. Hementxe ikusgai egunak eman duena, bideo moduan eta ikasleen ahotik kontatua. Beheko estekan klikatu ikusi ahal izateko. Elkarrekin bizi eguna 2. zikloan (bideoa)
Bizikidetza eguna 1. eta 2. maila
Urriaren 3an BIZIKIDETZA eguna ospatu da ikastetxean. 1 eta 2. mailak elkarrekin gozatu zuten egun honetaz. Behean klikatzen baduzue, egun hartako argazkiak ikusteko aukera izanen duzue. Ea beraiek bezain ongi pasatzen duzuen! Bizikidetza eguneko argazkiak