Apirilaren 23an, ostirala, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan. Egunean zehar eta gela guztietan ekintza ezberdinak burutu genituen, besteak beste, ipuin kontaketak, antzerkitxoak, ipuin musikatuak, dantzak, olerkiak, txisteak… eta ekintzak burutzerako orduan hiru hizkuntzak (euskara, gaztelania eta inglesa) erabili ziren. Egun gustagarria benetan!! Jarraian dituzue egun horretan burututako antzerkitxo baten bideoa eta gelaz gela ateratako argazkiak.
Utzi erantzuna