Erleta eskolako Euskara batzordeak gidatuta ikasleek komunikatzerako garaian askotan errepikatzen dituzten akatsak zuzentzeari ekin nahi diogu buru belarri eta etxean ere gurekin bat egitea nahiko genuke. Horretarako eskolako sarreretan euskararen txokoa sortu dugu eta bi astetik behin irakasle, guraso eta gainerakoek haurrei zuzenduko beharreko akats ezberdinak proposatuko ditugu bertan.
Ondorengo bi aste hauetan zuzendu beharrekoak: BAIMENAK ETA ESKAERAK. Goiko irudian dituzue adibide batzuk eta honekin lotutako akats guztiak zuzentzen saiatuko gara. Ea denon artean gure hizkuntzaren kalitatea hobetzen dugun.
Utzi erantzuna