Euskarabideak sortutako ondorengo webgunea jarri nahi dizuegu eskura. “Mattin eta Kattalin” bideo laburrez osatutako webgune bat da, haurrei ahozko ondarea modu erakargarrian transmititzea helburu duena. Horretarako, 8-10 minutuko iraupena duten bost bideo sortu dira eta hauetan bi pertsonaiek parte hartzen dute: Mattinek eta Kattalinek. Mattin mutilak eta Kattalin azerikoak zenbait pasarte bizi dute, oso modu […]
Covid-19
Gaur Hezkuntza Sailak jakinarazi digunez kasu positibo bat atzeman dute gure ikasleen artean eta Haur Hezkuntzako 5 urte B taldea konfinatuta egongo da datozen egunetan. Tutorea jarriko da harremanetan taldeko familia guztiekin datozen egunetan egin beharreko jardueren inguruko argibideak eskaintzeko.
Euskararen kriseilua
Dagoeneko prest ditugu euskararen kriseiluak etxez etxe ibiltzeko. Gure ikastetxea euskararen erabilera sustatzen duen eragilea bihurtu da, baina gaztelaniaren erabilera gero eta nabariagoa da gure egunerokoan. Hori horrela, “euskararen kriseilua” egitasmoan parte hartzea erabaki dugu. Egitasmo honek hizkuntza su txiki, argitsu eta koloretsu baten moduan irudikatzen du eta esan genezake egitasmo hau euskara elkarrekin zaindu, […]