Azken txanpa honetan, familiak gure artean izan ditugu hain ahaztuta dauden mahai jolasei bultzada bat emateko. Parte hartzea ikaragarria izan da eta bizipen ahaztezina guretzat! Ea sortutako giro honekin jarraitzen duzuen pantailak alde batera utziz. 5.maila. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Eskerrik asko Maialen eta Eunate
Tailerrak amaitu dira jada eta ezin geratu esker bero bat eman gabe. Gure artean izan ditugu herriko bi erizain, Eunate eta Maialen. Lehen sorospen tailerren inguruan aritu gara eta ikasleek primerako ikasketa jaso dute ustekabeko momentuetan erantzule izateko. Ibilbide paregabea eta funtsezkoa izan da. Eskerrik asko bikote!! 3. zikloa. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Euskal Herria Mendi Erronka
Gaur goizean Erleta Eskolako 4. mailako ikasleak Euskal Herria Mendi Erronkako ibilbideko markaketa lanetan aritu dira Iker Gomez Salbarredi antolatazaileetako batekin batera. Oso esperientzia polita izan da eta gure eskolako ikasleek oso ongi pasatu dute. Mila esker Mendi Erronako antolatzaileei markaketa lan hauetan parte hartzen uzteagatik!
Hondakinen tailerrak
Mendialde mankomunitateak antolatuta hondakinen inguruko tailerrak burutu ditugu egun hauetan eskolan. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Liburuaren eguna 2023
Liburuaren eguna modu berezian ospatu dugu aurtengoan eskolan. Denen artean bi ipuin sortu ditugu, ikastetxeko A taldeen artean bat eta B taldeen artean beste bat, Lehen Hekuntzako haurrek istorioak sortuz eta Haur Hezkuntzakoek ilustratuz. Polita izan da benetan bakoitzak zatitxo bat sortuz ondoren ipuinak osotasunean ikustea! zuek ere ipuin hauetaz gozatu nai? klikatu irudiak eta […]
- « Previous Page
- 1
- …
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- …
- 33
- Next Page »