Oraingoan 4.maila B taldekoen txanda izan da eta irratsaio dotorea eskaini digutena! Klikatu irudia eta entzun saioa.
Laida Urbitarterekin eskubaloian
Aste honetan Laida Urbitarte Beti Onak taldeko eskubalio jokalaria izan dugu 6. mailakoekin kirol frofesionalaz azalpenak eman eta saio praktikoa burutzen. Asko gozatu dugu! Eskerrik asko Laida!
Ingurutxoa
Nabari da ikasturtea azken txanpan sartu zaigula, dantzarako gogoz gaude Erletan! Lehen Hezkuntzako tailerrei amaiera emanez herriko ingurutxoa dantzatu digute 5. eta 6. mailako lagunek. Gure eskerrik beroenak irakasle lanetan aritu diren Garbiñe Hernandorena eta Garazi Ervitiri eta Pilartxo Sagastibeltza, Jose Luis Huarte eta Joxe Antonio Zabaleta txistuleriei, eskerrik asko!! Klikatu irudia eta ikusi bideoa. […]
Gure ikasleak Karrape irratian
4. mailako lagunen txanda izan da oraingoan, saio bikaina eskaini dutena! Klikatu irudia eta entzun irratsaioa.
Ateraldia Joantxenera
Lehengo astean Leitzako Joantxenea baserria bisitatzen izan ziren 4. mailako lagunak. Askotan esan ohi dugu bertan egindako ateraldiak izaten direla hoberenak eta oraindoan ere hala izan da, goiz pasa bikaina Joantxeneko familiak prestatua zeukana! baserrian bisita, ardiak jetzi, heziketa berdeko jolasak eta hamaiketako bikaina!! oso eskertuta gaude! eskerrik asko bihotzez Joantxeneko familiari, batez ere Lourdes […]
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 35
- Next Page »