Egoera berezi honetan inoiz baino elkartuago bizi nahi dugulako eta inoiz baino garrantzitsuagoa delako elkar hartu, zaindu, ulertu eta errespetatzea, inoiz baino ozenago oihukatu nahi izan dugu “Elkarrekin bizi” leloa!! Modu berezian izan bada ere pozik eta gustora ospatu dugu aurtengoa ere. Ikusi bideoa ondorengo irudian klikatuta.
Covid-19
Covid-19a dela eta, Hezkuntza Sailak jakinarazi digunez positibo bat izan da gure ikasleen artean eta 6.maila B taldea konfinatzeko agindua iritsi zaigu. Egoerak aginduta talde horrek etxetik egin beharko du lan datozen egunetan eta web orriko “familien plangintza” atalean egongo dira ikasle hauen familientzat jarraibideak.
Gure Ikasleak Mikel Nieve animatzen
Jakina da gure herria oparoa dela kirolariei dagokionez. Oraingoan gure ikasleak Mikel Nieveri animoak bidaltzera joan dira soinketako saioetan, izan ere erraza da irabazitakoan ongi etorri eta omenaldiak egitea baina gauzak ongi ateratzen ez direnean behar izaten dute animo gehien. Frantziako tourrean erretiratu beharrean izan da gure txirrindularia baina animo! etorriko dira garai hobeak! IKUSI […]
Ikasturte hasiera 2020-21
Aurreko urteetan bezala izan ez bada ere, eman diogu hasiera ikasturte berriari. Covid 19ak eranginda neurriak zorrotz betez baina betiko edo inoiz baina ilusio handiagoz, gogotsu eta aurrera egiteko prest! Hemen duzue gure ikasle taldeen argazki bilduma. IKASLE TALDEAK IRAKASLE TALDEAK
Kontingentzia Plana
Aldaketa batzuk egin ondoren, hemen duzue berriro ere kontingentzia plana.
- « Previous Page
- 1
- …
- 48
- 49
- 50
- 51
- 52
- …
- 68
- Next Page »