Erleta eskolako langile guztien izenean doakizue hurrengo mezua, ea gustoko duzuen! Animo eta besarkada bat denei!!
COVID-19, FAMILIEN PLANGINTZA
Covid-19ak dirauen bitartean etxetik lanean jarraitzeko atal berri bat sortu dugu web orriaren eskuin aldean (mugikorretik sartuz gero behean agertzen da) “Covid-19, familien plangintza” izenburupean. Ikasleek etxetik astean zehar egin beharreko guztiaren plangintza eta web orrian egun hauetarako dituzuen bestelako baliabideen esteka ere topatuko dituzue bertan.
COVID-19, zer egin etxean?
COVID-19 edo Coronavirusa dela eta etxean geratzeko agindua iritsi zaigu eta dakizuen bezala eskola itxita egongo da bolada batez. Egonaldia arinago egiteko “COVID-19, zer egin etxean?” atala sortu dugu “Familiak” atalaren barruan. Bertan esteka interesgarriak sartzen joango gara eta zuen haurrak etxean aritzeko interesgarriak izan daitezkeen programa ezberdinak ere. Dena den kontuan izan pantailen aurrean […]
Genero tailerrak
Ikasturtean zehar genero tailerrak burutu dituzte Areso eta Leitzako 5.mailako ikasleek Iñigo Aranbarrik gidatuta. Martxoaren 10ean tailer bukaerako emanaldia eskaini zuten eskolako jangelan guraso eta lagunen aurrean. ikusi argazkiak
Gure ikasleak Ateka Beltzeko boulderrean
3, 4, 5 eta 6.mailako gure ikasleak Ateka Beltzeko boulderrean aritu dira hilabetez soinketako klaseetan. Gozatu ederra hartu dute, mila esker Ateka Beltza herrigunerari. ikusi argazkiak
- « Previous Page
- 1
- …
- 51
- 52
- 53
- 54
- 55
- …
- 68
- Next Page »