Urtero bezala Aniztasun astea ospatu dugu aurten ere Erleta eskolan. Aurtengoan aniztasun funtzionalean jarri dugu arreta eta ekintza ugari burutu ditugu ikastetxeko haur guztiekin. Honen harira “Bizipoza” abestia grabatu dugu zeinu hizkuntza erabiliz. Ikusi nahi? klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Amerikako estatuak
Lehen Hezkuntzako 6.maila B taldekoek Amerikako estatu ezberdinen inguruko lan bat burutu dute oraingoan. Buru belarri aritu dira informazioa bildu eta ondorengo txostenak osatzen. Klikatu irudiak eta ikusi.
Gure ikaslean Karrape Irratian
6.mailako lagunen txanda izan da oraingoan, irratsaio bikaina eskaini digute aste honetan. Klikatu irudia eta entzun saioa.
Sainte Sigolènekoen bisita
Martxoaren 25ean Frantziako Sainte Sigolène herriko ikasleak gure herrian eta Erleta eskolan izan ziren bisitan. Erasmus+ programaren baitan etorri ziren Nafarroa ezagutzera eta ingelesa praktikatzera, eta egun horietako batean Leitza ezagutu eta gure eskolako 4. mailako ikasleekin zenbait ekintza burutzeko aukera izan zuten. Oso gustura egon ziren bai beraiek eta baita gure ikastetxeko ikasleak ere.
Josetxo Urrutia Erletan
Ostiral honetan Josetxo Urrutiaren bisita izan dugu Erleta eskolan. Herri kirolen inguruko zalantzak argitu dizkigu, erakustaldi bat eskaini digu eta gu ere herri kirolari sentitu gara eskaini dizkigun jardueren bidez. Bai gustora egon garen zurekin, Josetxo!! eskerrik asko hartu duzun lan guztiarengatik eta gurekin hain jator eta gertuko izateagatik! Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
- 1
- 2
- 3
- …
- 35
- Next Page »