LH1. mailako ikasleak Potroko harrobipean egon dira gaur goiz pasa, landareen proiektuaren baitan belar mota desberdinak biltzen. Goiz pasa polita!
Gure ikasleak Karrape Irratian
Oraingoan 5. mailako lagunen txanda izan da eta irratsaio dotorea eskaini digute. Entzun nahi duzue? Klikatu irudia eta entzun.
Euskal Herria mendi erronka
Gaurkoan LHko 4.mailako lagunak herrian bihar ospatuko den Euskal Herria Mendi Erronkarako ibilbidea markatzen aritu dira Okabio aldean. Asko gozatu dute auzolanean! bihar giro bikaina izango da eta animatu mendi laisterkariak animatzera! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Zuhatzako egonaldia
Dakizuen bezala 3 eta 4. mailako lagunak Zuhatzan izan ziren lehengo astean. Egonaldiko laburpena ikusi nahi baduzue klikatu irudia eta ikusi.
English week
Lekarozen ditugu 5. mailako lagunak English week asteaz gozatzen. Bertako irudi batzuk igotzen saiatuko gara egunero zertan eta nola dabiltzan ikus dezazuen. Klikatu irudiak eta ikusi.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 26
- Next Page »