5 urteko HA-ko ikasleek, Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren aitzakian, “Derrigorrez musurik ez” Ipuin liburuaren lanketa egin dugu. Hori horrela izanik, ikasleekin bideotxo bat sortu dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Derrigorrez musurik ez! Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Ihauteriak
Eguraldia lagun, bikaina izan da aurten ere ihauteri festa! Erleta eskola baserri bihurtu dugu gaurkoan eta artalde, txorimalo, barazki eta baserritarrez atsauretu gara ikasle, irakasle eta ingurukoak. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Gure ikasleak Karrape irratian
6. mailako lagunak Karrape Irratian izan dira aste honetan eta ihauteriei buruz hitz egin dute. Entzun nahi baduzue hementxe aukera, klikatu irudia.
Haurrak eta pantailak
Sakelekoa bai edo ez? komenigarria edo kaltegarria? noiz? Sakelekoak eta pantailak direla eta zalantza eta kezka ugari sortzen ari dira gure inguruan. Guzti horren harira hitzaldi-solasaldi bat burutu zen lehengo astean Herri aretoan herriko beste eragile batzuekin batera gure eskolak ere antolatuta. Han atera ziren ideia garrantzitsu batzuk parkekatzen dizkizuegu baliagarriak izango zaizkizuelakoan. Klikatu irudia […]
Eguberri jaialdia
Beste behin jendez lepo, dotorea izan da Erleta eskolako eguberri jaialdia! eskerrik asko denei eman duzuen erantzunarengatik, ikusi bideoa eta gozatu! Eguberri zoriontsuak eta urte berri on denei!
- « Previous Page
- 1
- …
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- …
- 66
- Next Page »