Orion izan ziren 5.mailako lagunak hilaren hasieran. Arraunetxea, Elkanoren ausardia, bale eta atuna arrantzatzeko espediziorako indarrak hartu… eta bukatzeko Orioko hondartzan gozatu! Eguna bikaina benetan! Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Irisarri land
2. zikloko lagunak Irisarri land-en ditugu hiru egunez. Zertan dabiltzan ikusi nahi baduzue klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Azal lehiaketa
Datorren ikasturtean ikasleek erabiliko duten agendaren azal lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz Erleta eskolak. Ziklo bakoitzak bere azala bozkatu du lehenik eta bozka orokorra egin dugu azkenik. Ordezkarien batzarrean aritu dira botoak kontatzen buru belarri. Hemen lau marrazkiak, nor ote irabazlea?
EHME
Larunbatean ospatutako Euskal Herria Mendi Erronkarako bidea markatzen aritu ziren bezperan 4. mailako lagunak iraitz Uriarte gidari hartuta. Goiz pasa bikaina! eskerrik asko Iraitz!
Gure ikasleak Karrape Irratian
Oraingoan 4.maila B taldekoen txanda izan da eta irratsaio dotorea eskaini digutena! Klikatu irudia eta entzun saioa.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 35
- Next Page »