Festa bikaina izan dugu gaurkoan herrian eta nola ez, Erleta eskolako lagunak ere kalera atera gara Euskal Herriko Itzuliaz gozatzeko. Argazkiak ikusteko klikatu irudia, bideoa ikusteko klikatu ondorengo linka. […]
1. mailako lagunak konpartsa bisitatzen
Oraingoan 1.mailako lagunen txanda izan da, gustora ibili dira hauek ere! klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Martxoak 8
Gaurkoan, martxoaren 8a izaki, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Erleta eskolan ere. Alde batetik, jarduera ezberdinak burutu ditugu geletan lidergo, pertsona eta talde mailan ahalduntzea eta parte hartze soziala landuz eta bestetik emakume zientzialari ezberdinak hartu ditugu ardatz beraien bizimodua landuz eta egin zituzten esperimentuetako batzuk esperimentatuz. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Inauteriak Erletan
Aurten ere bereziak izan dira inauteriak eta ez nahiko genuken bezalakoak baina gaurkoan eguraldia lagun, taldeka banatuta bada ere musika eta festa usaia zabaldu dugu herrian barrena. Gustora ibili gara! hemen duzue goizak eman duena iruditan bilduta, klikatu eta ikusi!
“Sukaldatu, zuk aldatu”
“Kikilisalda” herriko taldeak gidatuta, “sukaldatu-zukaldatu” kanpaina jarri da martxan eta honen bidez ikasleek eta orokorrean herriko haur eta gazteek dituzten ohiturak aldatu eta osasungarriagoak diren ohituretan heztea da lortu nahi duguna. Urte honetan jarduera ezberdinak planteatu dira eta gaur burutu ditugu lehenengoak eskolan. Mantalaurrekoa jantzi eta sukaldean aritu dira gure ikasleak, janaria prestatzeko momentuaren garrantziaz […]
- « Previous Page
- 1
- …
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- …
- 18
- Next Page »