Jateaz gain bestelako ekintza mordoa burutu dute aurten ere gure eskola jantokian. Ikusi nahi? klikatu irudia eta ikusi bideoa.
1.maila Joku Olinpikoak prestatzen
Grezia eta Erroma gaiekin lotuta egindako proiektuaren harira, JOKU OLINPIKOAk landu dituzte 1. mailako lagunek eta besteak beste berriki bi gurasoren bisita jaso zuten. Mikelek Rugbyko erakustaldia egin zien eta baloiaren forma eta zenbait jaurtiketa egiteko aukera izandu zuten ikasleek. Xabierrekin ere oso gustora aritu ziren, harria auzolanean nola garraiatzen zuten ikertzeko aukera eduki zuten […]
1. maila taloak egiten
Hamaiketa osasuntsu bat prestatzea izan dute helburu besteak beste gaurkoan 1. mailako lagunek eta bistan dago gustora aritu direla sukaldean! nola ez, gure eskerrak laguntzaile izan dituzten Garbiñe, Joanna, Nerea, Maria Pilar eta Izarri. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Aniztasun astea
Beti esan ohi dugu aniztasunak aberastu egiten gaituela eta hori garbi geratu da Erletan bizi berri dugun aniztasun astea pasa eta gero. Ekintza ezberdinak burutu ditugu eta ikastetxeko familia ezberdinen bisita jaso dugu egun hauetan eta horri esker kultura eta ohitura ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. Aberatsa benetan aniztasun astea! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Korrika txikia
Bikaina izan da Korrika txikia! eta bikaina izan da Amazabal institutoko lagunekin, Itzaire haurreskolakoekin eta okille tailerreko lagunekin batera elkarlanean aritzea! Euskal Herria zeharkatu duen korrikarekin bat egin du gure ikastetxeak eta orain arte bezala euskara susatzeko lanean jarraituko dugu! Hemen dituzue eguna laburbiltzen duten bideoa eta argazkiak.
- « Previous Page
- 1
- …
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- …
- 18
- Next Page »