Eguraldia lagun, bikaina izan da aurten ere ihauteri festa! Erleta eskola baserri bihurtu dugu gaurkoan eta artalde, txorimalo, barazki eta baserritarrez atsauretu gara ikasle, irakasle eta ingurukoak. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Gure ikasleak Karrape irratian
6. mailako lagunak Karrape Irratian izan dira aste honetan eta ihauteriei buruz hitz egin dute. Entzun nahi baduzue hementxe aukera, klikatu irudia.
Eguberri jaialdia
Beste behin jendez lepo, dotorea izan da Erleta eskolako eguberri jaialdia! eskerrik asko denei eman duzuen erantzunarengatik, ikusi bideoa eta gozatu! Eguberri zoriontsuak eta urte berri on denei!
Lurreko barne eta kanpo indarrak
6. mailako ikasleok indarrez beteriko aurkezpenei ekin diogu sumendi, lurrikara, faila, tolesak, tsunamiak, glaziarrak… esperimentu eta maketaz osaturik. Gustatuko zaizuelakoan… Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
English
Oraingoan 5. mailako, 6. mailako eta 5 urte A-ko ingeleseko geletan sartu gara. Zertan aritu diren ikusi nahi duzue? klikatu irudia eta ikusi bideoa.
- « Previous Page
- 1
- …
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- …
- 12
- Next Page »