Azken txanpa honetan, familiak gure artean izan ditugu hain ahaztuta dauden mahai jolasei bultzada bat emateko. Parte hartzea ikaragarria izan da eta bizipen ahaztezina guretzat! Ea sortutako giro honekin jarraitzen duzuen pantailak alde batera utziz. 5.maila. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Eskerrik asko Maialen eta Eunate
Tailerrak amaitu dira jada eta ezin geratu esker bero bat eman gabe. Gure artean izan ditugu herriko bi erizain, Eunate eta Maialen. Lehen sorospen tailerren inguruan aritu gara eta ikasleek primerako ikasketa jaso dute ustekabeko momentuetan erantzule izateko. Ibilbide paregabea eta funtsezkoa izan da. Eskerrik asko bikote!! 3. zikloa. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Hondakinen tailerrak
Mendialde mankomunitateak antolatuta hondakinen inguruko tailerrak burutu ditugu egun hauetan eskolan. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
6. maila munduari begira
6. mailako lagunek munduko alderdi ezberdini buruz egindako lantxoak dituzue ondoren. Klikatu irudiak eta ikusi lanak.
Albistearen lanketa 6. mailan
Albisteak lantzeko bi gurasoren bisita jaso dugu gelan, eskerrik asko Lordi eta Kristina! klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
- « Previous Page
- 1
- …
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- 11
- Next Page »