Gure ikasleak ezagutu nahi dituzue? klikatu irudia eta ikusi.
Ongi etorri!
Pozik eman diogu hasiera ikasturte berriari! urduri, emozioz beterik eta erronka berriei aurre egiteko prest! hemen duzue gaur goizeko sarreraren laburpentxo bat. Ikasturte on denei! Klikatu irudia eta ikusi.
6. mailako lagunei agurra
Bederatzi urte eskolan sartu zinenetik eta makina bat euri bota du geroztik… begira begira nola hazi zareten… Azken ikasturteetan egin ohi dugun bezala, agur xume eta hunkigarria eskaini diegu aurtengoan ere 6. mailako lagunei. Zorte on aurrerantzean lagunak!!
6. maila Areson
6. mailako haurrak Areson izan dira oraingoan. Herrian barrena ibili dira bertako hirugarren zikloko haurrek gidatuta eta jolas ezberdinak burutu dituzte bi herrien arteko harremanak sustatu nahirik. Eguraldia lagun, goiz bikaina pasa dute. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Garbigunea erabiltzen al duzu?
5. mailako lagunek Mendialdeko Mankomunitatearekin elkarlanean sortutako bideo interesgarri bat duzue oaingoan eskura, klikatu irudia eta ikus bideoa. Horretaz gain honen inguruan Karrape irratian eskaini zueten irratsaioa ere entzungai duzue hurrengo linkean. IRRATSAIOA
- « Previous Page
- 1
- …
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- Next Page »