Ikasturteari bukaera eman diogun honetan datorrenari begira jarri beharrean gara. Hemen duzue datorren ikasturtean maila bakoitzean ekarri beharreko materialaren zerrenda eta datorren ikasturteko egutegia.
Azken eguna Haur Hezkuntzan
Ikasturteari bukaera emanez ederki pasa genuen azken egunean ere. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere gustora aritu ginen jolasean. Ikusi ikusi…
Mikel Illarregi
Ikarturtea bukatzear den honetan eskolako irakasle, ikasle eta langile guztiak eskolako patioan bildu gara hainbeste urtean gurean aritu den Mikel Illarregiri bere erretiroa dela eta agur omenalditxo bat eskaintzeko. Aupa Mikel!! segi bizkor eta muxu haundi bat! klikatu irudia eta ikusi bideoa…
LABURMETRAIAK IKUSTEKO AUKERA
Atzo izan zen 4 urteko haurrek egindako laburmetraien estreinaldia Leitzako Herri Aretoan eta emanaldi ikusgarria benetan! bi saioetan bete zen Herri Aretoa laburmetraiak ikusteko eta gure eskerrik beroenak ekimen hau aurrera eramaten lagundu duten ikasle, guraso eta laguntzaile bereziei (Soro, Pello Belauntzaran, Unai Zabaleta, Harkaitz Lasarte, Astiz eta Maimur liburudendak eta Leitzako udala). Laburmetraiak ikusi […]
Laburmetraien estreinaldia
4 urteko ikasleen eskutik bi laburmetrai izango dira ikusgai Ekainaren 10ean Leitzako Herri Aretoan 19:30etan. Maimur eta Astiz liburudendetan har ditzakezue gonbidapenak. Animatu!! IRRATI KUÑA
- « Previous Page
- 1
- …
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- …
- 19
- Next Page »