Euskararen kriseiluaren egitasmoa aurrera eraman dugu eskolan bi hilabetez. LHko lehendabiziko eta bigarren zikloetako ikasleek etxean izan dute kriseilua eta hainbat erronka bete dituzte, kriseiluaren sua piztua mantenduz. Lan bikaina! Aurreko ostiralean berriz, eskolako patioan elkartuta jai giroan bukaera eman zioten egitasmoari. Gora euskara, gure hizkuntza! ikusi bideoa: Euskararen kriseilua
Liburuaren eguna
Apirilaren 23an, ostirala, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan. Egunean zehar eta gela guztietan ekintza ezberdinak burutu genituen, besteak beste, ipuin kontaketak, antzerkitxoak, ipuin musikatuak, dantzak, olerkiak, txisteak… eta ekintzak burutzerako orduan hiru hizkuntzak (euskara, gaztelania eta inglesa) erabili ziren. Egun gustagarria benetan!! Jarraian dituzue egun horretan burututako antzerkitxo baten bideoa eta gelaz gela ateratako […]
Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan
Badakizue aurtengo egoerak ez digula ahalbidetzen nahi dugun guztienan psikomotrizitate gela erabiltzea baina dagozkigun txandei ongi ateratzen diegu zukua eta bai gustora ibiltzen direla gure haurrak! klikatu irudia eta ikusi
Erakusketa herri aretoan
Datozen egunetarako ez duzuela planik? erakusketa bikaina izango duzue ikusgai Herri Aretoan 5 urteko haurren eskutik, ez galdu! hemen dituzue bi iragarki karletak eta haurrek “Karrape” irratian erakusketa iragartzeko egin dituzten saioak. Ikusi, klikatu eta entzun!
Martxoak 8
Aurtengoan ere Martxoaren 8ak eman du berea. Ongoren irudia klikatu eta hortxe izango duzue egin genuen lanketaren laburpentxo bat eskaintzen duen bideoa.
- « Previous Page
- 1
- …
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- …
- 19
- Next Page »