Ilusio handiz antolatutako festa izan zen eta eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, egun bikaina pasa genuen Erleta eskolaren 50. urteurrena ospatzeko bildu ginenok. Azaroaren 23an izan zen eta eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen, eskerrik asko antolaketan eta guztia prestatzen lagundu diguzen guztiei eta nola ez, eguna gurekin ospatzera hurbildu zineten guztiei. Hemen dituzue […]
Elkarrekin bizi
Azken urteotako ohiturari jarraituz, “Elkarrekin bizi” festa ospatu dugu aurten ere elkarren arteko bizikidetza sustatzeko asmoz. Hemen duzue laburpentxo bat.
XII. mikologialdia
Aurreko urteetan bezala, gure ikasleen lanak ikusgai izan dira aurten ere mikologialdiaren barruan osatutako erakusketan. Bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenek hemen duzue ikusteko aukera.
2019-20 Ikasturte hasiera Erletan
Udako oporraldia pasata, 2019-20 ikasturtean murgilduta gaude Erleta eskolan eta iaz bezala, hemen topatuko duzue gure ikastetxean burutzen diren ekintza, proiektu eta egitasmo ezberdinen inguruko informazioa. Hasteko, hemen gure taldeen aurkezpena argazkitan bilduta. argazkiak
Azken eguneko jolasak haur hezkuntzan
Ikasturteko azken eguna jolasen artean pasatu dugu. Haur hezkuntzakoak lau talde ezberdinetan banatu eta, begira ze ongi pasatu dugun!!!