Lehen gizakien bizimodua nolakoa zen jakin nahi duzuela? klikatu irudia eta ikusi 1. mailako lagunek haur hezkuntzakoei eskeinitako emanaldiaren bideoa.
Ihauteriak
Aurten bai! ihauteriak behar bezala ospatzeko aukera izan dugu! eta nola ez, haurrak pozik, familiak pozik eta herri osoa pozik! klikatu irudia eta ikusi bideoa eta argazkiak.
Eguberri jaialdia
Bi urte berezi hauen ondoren berriz ere Eguberri jaialdia burutzeko aukera izan dugu aurten. Jaialdi bikaina eta gustora ikasle, guraso eta irakasle guztiak!! Hemen dituzue taldeen argazkiak eta jaialdiaren bideoa. Eguberri zoriontsuak eta urte berri on guztioi!
Inauteriak Erletan
Aurten ere bereziak izan dira inauteriak eta ez nahiko genuken bezalakoak baina gaurkoan eguraldia lagun, taldeka banatuta bada ere musika eta festa usaia zabaldu dugu herrian barrena. Gustora ibili gara! hemen duzue goizak eman duena iruditan bilduta, klikatu eta ikusi!
LABURMETRAIAK IKUSTEKO AUKERA
Atzo izan zen 4 urteko haurrek egindako laburmetraien estreinaldia Leitzako Herri Aretoan eta emanaldi ikusgarria benetan! bi saioetan bete zen Herri Aretoa laburmetraiak ikusteko eta gure eskerrik beroenak ekimen hau aurrera eramaten lagundu duten ikasle, guraso eta laguntzaile bereziei (Soro, Pello Belauntzaran, Unai Zabaleta, Harkaitz Lasarte, Astiz eta Maimur liburudendak eta Leitzako udala). Laburmetraiak ikusi […]
- « Previous Page
- 1
- …
- 5
- 6
- 7
- 8
- Next Page »