3. mailako lagunak Iruñako “Parque polo” parkean izan dira bisitan bide segurtasuna landuz eta eguraldia lagun, goiz pasa bikaina bertan igaro dutena. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Agiragirando
Egun berezia gaurkoa Leitzan, “agiragirando eguna”, Santa Ageda bezpera alegia. Nola ez, eskolan ere pozik ospatu dugu, klikatu irudia eta ikusi.
Inauteriak
Giro ezin hobean igaro ditugu aurtengo inauteriak ere! ikasleek aukeratuta, Leitzako festak irudikatu ditugu eta eguraldia lagun, goiz pasa bikaina igaro duguna! Klikatu irudiak eta ikusi bideoa eta argazkiak.
6. maila Zumaian
Lehengo astean 6.mailako lagunak Zumaian izan ziren Algorri natura etxea bisitatu, Flysh-etan txango gidatua egin eta mineralen inguruko tailer bat osatzeko. Eguraldi bikaina izan zuten, goizeko urtarrileko freskuratik eguzkipeko epeltasunera pasata, eta ikasitako hainbat kontzeptu errepasatzeko/sakontzeko eta elkarrekin gozatzeko aukera baliatu ahal izan zuten. Klikatu irudiak eta ikusi.
Euskararen konpromisoa
5 urteko gelako haurren ekimenez, “Euskararen konpromisoa” sinatu dugu Erletako eskolako haur eta irakasle guztiek. Konpromiso honen arabera, euskaraz hitz egingo dugu beti, gure hizkuntza txukun erabiliko dugu eta ez dakitenekin ere euskaraz egiten saiatuko gara ikas dezaten. Erleta eskolan euskaraz bizi nahi dugu!
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 23
- Next Page »