Aurten ere Erleta eskolak bat egin du Emakumearen kontrako indarkeriaren nazioarteko egunarekin. Goizean lanketa ezberdinak egin ditugu geletan eta eguerdian festa giroan elkartu gara frontoian lazo more erraldoi hau osatuz. 6.mailako haurrek lazo more dotore hau ere egin dute eta 3 urteko haurrek ere bideo ikusgarria osatu dute. Klikatu ondorengo irudiak eta ikusi argazki eta […]
Jardunaldi aldaketa
Ilbeltzetik aurrera eta datorren ikasturte amaiera arte eskolan izango dugun jardunaldia aukeratzeko garaia irtitsi da eta ondorengo irudiak klikatuta dituzue bozketaren inguruko aukera eta argibideak.
Covid-19
Hezkuntza Sailak jakinarazi digunez kasu positibo bat atzeman dute gure ikasleen artean eta Haur Hezkuntzako 4 urte A taldea konfinatuta egongo da datozen egunetan. Web orriko “familientzako plangintza” atalean izango dituzue datozen egunetan etxetik lan egin ahal izateko familientzako argibideak eta kontutan izan Web orriko “Covid-19, zer egin etxean” atalean oso erabilgarri suerta dakizkizuekeen baliabide […]
Euskara hobean hobe!
Euskara modu txukunean erabiltzea oso garrantzidua dela uste dugunez, “Euskara hobean hobe!” atala sortu dugu ikastetxeko euskara zerbitzuaren laguntzaz. Atal honetan baliagarri izan daitezken argibide batzuk txertatu ditugu hizkuntza txukun erabiltzerakoan izan ditzakegun zalantzak argitzeko asmoz. Pixkanaka euskararen inguruko argibide eta baliabide gehiago jarriz joanen gara. Klikatu irudia eta sartu. Euskara hobean hobe!
Bizikidetza eguna
Urtero bezala bizikidetza eguna ospatu dugu ikasturte honetan ere. Klikatu irudiak eta ikusi argazkiak.
- « Previous Page
- 1
- …
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- …
- 36
- Next Page »