Hezkuntza Sailak jakinarazi digunez kasu positibo bat atzeman dute gure ikasleen artean eta Haur Hezkuntzako 3 urte B taldea konfinatuta egongo da datozen egunetan. Web orriko “familientzako plangintza” atalean izango dituzue datozen egunetan etxetik lan egin ahal izateko familientzako argibideak eta kontutan izan Web orriko “Covid-19, zer egin etxean” atalean oso erabilgarri suerta dakizkizuekeen baliabide […]
Zaborren azterketa eta ur kata
Ostiralean zaborren azterketa eta ur kata izan genituen Erleta Eskolan Mendialdea Mankomunitateak antolatuta. Bertan Areso, Leitza, Goizueta eta Lekunberriko ikastetxeetatik eta Leitzako Amazabal institutotik etorritako kideak, eskualdeko alkateak, Nafar Gobernuko eta kontsortzioko gabineteko kideak, Cederna Garalurreko kidea eta Mendialdea Mankomunitateko teknikaria izan genituen. Ekitaldiko argazkiak eta gure ikasleei ogitartekoa biltzeko ontzia eta botila eman ondorengo […]
ERA gurasoentzat trebakuntza online
Euskara Zerbitzutik jaso dugun eskaintza luzatzen dizuegu zuetako askorentzat baliagarria izan daitekeelakoan. (klikatu irudia eta ikusi).
Bilera orokorra
Aste honetan familientzat bilera orokor batzuk antolatu ditu eskolak gure ildo pedagogikoa, eskuartean ditugun proiektu ezberdinak eta bestelako aipamen batzuk azaltzeko. Hemen duzue laburpentxo bat. (klikatu irudia eta ikusi)
Ikasturte hasierako txostena
Hemen duzue 2021-22 ikasturteko Eskola Gida. Bertan, oinarrizko informazioa ematen dizuegu ikastetxearen ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzeko.
- « Previous Page
- 1
- …
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- …
- 36
- Next Page »