Ikarturtea bukatzear den honetan eskolako irakasle, ikasle eta langile guztiak eskolako patioan bildu gara hainbeste urtean gurean aritu den Mikel Illarregiri bere erretiroa dela eta agur omenalditxo bat eskaintzeko. Aupa Mikel!! segi bizkor eta muxu haundi bat! klikatu irudia eta ikusi bideoa…
LABURMETRAIAK IKUSTEKO AUKERA
Atzo izan zen 4 urteko haurrek egindako laburmetraien estreinaldia Leitzako Herri Aretoan eta emanaldi ikusgarria benetan! bi saioetan bete zen Herri Aretoa laburmetraiak ikusteko eta gure eskerrik beroenak ekimen hau aurrera eramaten lagundu duten ikasle, guraso eta laguntzaile bereziei (Soro, Pello Belauntzaran, Unai Zabaleta, Harkaitz Lasarte, Astiz eta Maimur liburudendak eta Leitzako udala). Laburmetraiak ikusi […]
Laburmetraien estreinaldia
4 urteko ikasleen eskutik bi laburmetrai izango dira ikusgai Ekainaren 10ean Leitzako Herri Aretoan 19:30etan. Maimur eta Astiz liburudendetan har ditzakezue gonbidapenak. Animatu!! IRRATI KUÑA
Euskararen kriseilua
Euskararen kriseiluaren egitasmoa aurrera eraman dugu eskolan bi hilabetez. LHko lehendabiziko eta bigarren zikloetako ikasleek etxean izan dute kriseilua eta hainbat erronka bete dituzte, kriseiluaren sua piztua mantenduz. Lan bikaina! Aurreko ostiralean berriz, eskolako patioan elkartuta jai giroan bukaera eman zioten egitasmoari. Gora euskara, gure hizkuntza! ikusi bideoa: Euskararen kriseilua
Covi-19
Asteburuan Hezkuntza Sailak jakinarazi digunez kasu positibo bat atzeman dute gure ikasleen artean eta Haur Hezkuntzako 4B taldea konfinatuta egongo da datozen egunetan. Web orriko “familientzako plangintza” atalean izango dituzue datozen egunetan etxetik lan egin ahal izateko familientzako argibideak eta kontutan izan Web orriko “Covid-19, zer egin etxean” atalean oso erabilgarri suerta dakizkizuekeen baliabide asko […]
- « Previous Page
- 1
- …
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- …
- 36
- Next Page »