LH 5 eta LH6. mailako ikasleak Amazabal institututak antolatutako Zientza Azokan izan ziren apirilaren 15ean eta 6. mailako lagunek haien esperimentuak aurkeztu zituzten zegozkien postuetan. Ondoren dituzue irudiak.
Sorionekuak
Maiatzaren 10ean “Sorionekuak” ekimenak zubi eta ateak zehakatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko. Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino eta horretaz gainera besteko egitaraua ere osatu dute eguna borobiltzeko. Guzti hau dela eta, promozio bideoa bat kaleratu dute eta gure […]
Familentzako sexu-hezkuntza
Familientzako sexu-hezkuntzari buruzko formakuntza baten berri eman nahi dizuegu, SEDRAk (Familia Plangintzako Federazioa) antolatuta. Doako formakuntza da eta on-line egiteko aukera izango duzue. Klikatu irudia eta hor topatuko duzue informazio guztia (kontuan izan denbora gutxi dagoela izena emateko).
Aniztasun astea
Urtero bezala Aniztasun astea ospatu dugu aurten ere Erleta eskolan. Aurtengoan aniztasun funtzionalean jarri dugu arreta eta ekintza ugari burutu ditugu ikastetxeko haur guztiekin. Honen harira “Bizipoza” abestia grabatu dugu zeinu hizkuntza erabiliz. Ikusi nahi? klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Amerikako estatuak
Lehen Hezkuntzako 6.maila B taldekoek Amerikako estatu ezberdinen inguruko lan bat burutu dute oraingoan. Buru belarri aritu dira informazioa bildu eta ondorengo txostenak osatzen. Klikatu irudiak eta ikusi.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 25
- Next Page »