Erleta eskolaren urteurrena dela eta bideo bat grabatu dugu eskolan. Eskerrak eman nahi dizkiogu Paula Perurenari koreografia sortu eta erakusteagatik eta nola ez, eskerrak gure ikasle guztiei hain fin aritzeagatik! Hemen duzue bideoa, ea gustoko duzuen! ikusi bideoa
Urteurreneko kartelak
Eskolaren 50.urteurrena iragartzeko asmoz Haur Hezkuntzako haurrek egindako pankarta bat jarri dugu eskolan eta lehenengo ziklokoek egindako kartelak jarri ditugu herria zehar. Hemen dituzue argazkiak. Eta bidenabar gogoratu urteurreneko festa larunbat honetan izango dela, bazkarirako txartelak erosteko azken eguna azaroaren 20 da, animatu!!! ikusi argazkiak
Urteurreneko abestia
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu urteurreneko abestia osatzen eta grabatzen lagundu diguzuen guztiei. Katez taldeari doinua uzteagatik, Xabat Illarregiri letra jartzeagatik, Mikel Sagastibeltzari grabaketan kitarra jotzeagatik, Markel Barriolari grabaketan abesteagatik eta Karrape irratiari grabaketa egiteagatik. Hemen duzue abestia entzuteko aukera, dotore gelditu da! Abestia entzun
Urteurreneko egitaraua eta bazkaria
Dakizuen bezala gure eskolak 50 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko festa gerturatzen ari zaigu! Azaroaren 23an izango da eta egitarau zabala osatu dugu lehengo eta oraingo garaiak gogoratuz egun polit bat pasatzeko asmoz. Hemen duzue egitaraua eta bazkariaren inguruko informazioa, animatu eta etorri!!!
Erleta eskolaren 50. urteurrena
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, 50 urte beteko ditu aurten gure ikastetxeak. Aurrerago honen inguruan egin nahi dugun ospakizunaren inguruko xehetasun gehiago ere emango dizkizuegu baina momentuz jakin datorren azaroaren 23an izango dela Erleta eskolaren 50.urteurreneko festa eta denak gonbidatuak izango zarete gurekin egun eder bat pasatzera. Beraz apuntatu ongi data zuen agendan! eta kontuan izan, […]