Azken urteotako ohiturari jarraituz, “Elkarrekin bizi” festa ospatu dugu aurten ere elkarren arteko bizikidetza sustatzeko asmoz. Hemen duzue laburpentxo bat.
Azken eguneko jolasak haur hezkuntzan
Ikasturteko azken eguna jolasen artean pasatu dugu. Haur hezkuntzakoak lau talde ezberdinetan banatu eta, begira ze ongi pasatu dugun!!!
Liburuaren eguna
Maiatzaren 30ean liburuaren eguna ospatu zen Esleta eskolan. Alde batetik lau txokoz osatutako liburutegi bat prestatu zen soinketa gelan eta adin ezberdinetako haurrek elkarrekin liburuez gozatzeko aukera izan zuten. Bestetik, gure irakasle den Izaskun Zubialdek bere liburuak aurkeztu zizkigun eta ipuin bat ere kontatu zigun. Ze artista Izaskun!! eskerrik asko! Ondorengo bideoan dituzue ekintza hauen […]
Ostiraletako patioa Erleta ikastetxean
Ostiralak egun bereziak izaten dira Erletan, izan ere, patio orduan musika jartzen da eta dantza eta ongi pasatzeko parada izaten da. Horren lekuko ondorengo bideoa duzue. Ea gustoko duzuen!
Erleta ikastetxea Korrikarekin
Dakizuen bezala, Erleta ikastetxeak Korrikako 997. kilometroa erosi zuen. Hemen korrikalariak ikusteko aukera duzue.