Ikasturtean zehar genero tailerrak burutu dituzte Areso eta Leitzako 5.mailako ikasleek Iñigo Aranbarrik gidatuta. Martxoaren 10ean tailer bukaerako emanaldia eskaini zuten eskolako jangelan guraso eta lagunen aurrean. ikusi argazkiak
Gure ikasleak Ateka Beltzeko boulderrean
3, 4, 5 eta 6.mailako gure ikasleak Ateka Beltzeko boulderrean aritu dira hilabetez soinketako klaseetan. Gozatu ederra hartu dute, mila esker Ateka Beltza herrigunerari. ikusi argazkiak
SINGING & DANCING 1. mailan
1.MAILAKO IKASLEAK PRIMERAN PASA ZUTEN INGELERAKO SAIOAN DANTZAN ETA KANTAN…JA, JA, JA…!!!! SINGING & DANCING
Emakume ausartak
Emakumeen nazioarteko egunaren harira, irakurketa dialogikoak egin ditugu 3.mailatik gorako haurrekin emakume ezberdinen bizia landuz eta ondoren ikasleek beren irakurle tutore taldeetako haurrei azaldu diete landutakoa (3.mailatik beherako haurrei). Aberasgarria oso! Hemen duzue emakume hauen inguruko informazio pixka bat. emakume ausartak
Martxoak 8
Martxoaren 8a emakumeen nazioarteko eguna izanik, bai leitzako eta baita kanpoko emakume ausart ezberdinen bizipen eta pasarteak ezagutzeko aprobetxatu dugu Erletan. Herriko hiru emakume ikerlariren inguruan landu dugun bideoa duzue hemen. ikusi bideoa
- « Previous Page
- 1
- …
- 51
- 52
- 53
- 54
- 55
- …
- 66
- Next Page »