Asteburu honetan Leitzan ospatuko den “Euskal Herria mendi erronka” dela eta gure ikasleak lanketatxo bat egiten aritu dira. 5 eta 6. mailako ikasleek mendi erronkako antolatzaileetako batzuk eskainitako hitzaldia entzun dute eta 4. mailako haurrek mendi erronkako zati bat markatu dute. Badakizue, bihar denak korrikalariak animatzera! klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Topaketak 2022
Aspalditxoko partez haur, guraso eta eskola arteko XXI.topaketak ospatu dira asteburu honetan Leitzan Areso, Leitza, Ezkurra, Arano eta Goizuetako lagunak bilduz. Eguraldia lagun, egun bikaina izan zen bertaratu zirenentzat. Klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Tutore irakurle
Beste gauza askoren artean, pandemiak baimendu digun honetan, “Tutore irakurle” egitasmoari ekin diogu berriz ere eta bai gustora hartzen dutela parte gure ikasleek! hamabost egunetik adin ezberdinetako haurrak elkartzen ditugu eta helduagoak diren ikasleek ipuinak kontatzen dizkiete txikiagoei. Hemen adibidetxo bat, klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Topaketak 2022
Dakizuen bezala gainean ditugu haur, guraso eta eskolen arteko topaketak. Larunbatean izango da egun haundia Leitzan eta bertan espero zaituztegu!! hemen dituzue eguneko egitaraua eta bestelako informazioa biltzen duen eskuorria eta abestia. Animatu!
Ohiko akatsak zuzentzen
Ikastetxeko Euskara Batzordean gidatuta ikasleek egunerokoan egin ohi dituzten akatsak zuzentzen jarraitu nahi dugu. Bi akats hauek zuzenduko ditugu datozen bi asteetan: NOR-NORK eta AGURRAK. Goiko irudian dituzue adibide batzuk eta bertan duzue ahozko erabileraren adibidea ere. Dena den kontuan izan honekin lotutako akats guztiak zuzendu behar ditugula. Animo eta ea denon artean gure hizkuntzaren […]
- « Previous Page
- 1
- …
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- …
- 62
- Next Page »