Gaur Hezkuntza Sailak jakinarazi digunez beste kasu positibo bat atzeman dute gure ikasleen artean eta 4 A taldea ere konfinatuta egongo da datozen egunetan. Web orriko “familientzako plangintza” atalean izango dituzue datozen egunetan etxetik lan egin ahal izateko familientzako argibideak.
Haurrek osatutako manifestua
Jakina da aurtengo egoera ez de ohikoa eta alde guztietatik gaurko egoeraren inguruko berriak iristen diren bitartean, haurrek ere badute zer esanik ezarri zaizkien neurrien inguruan… 6.mailako ikasleek gidaturik, ondorengo manifestua sinatu dute eta ondorengo leloak plazaratu nahi izan dituzte:
Covid-19
Gaur Hezkuntza Sailak jakinarazi digunez beste kasu positibo bat atzeman dute gure ikasleen artean eta 1A taldea ere konfinatuta egongo da datozen egunetan. Web orriko “familientzako plangintza” atalean izango dituzue datozen egunetan etxetik lan egin ahal izateko familientzako argibideak.
“Elkarrekin bizi” eguna
Egoera berezi honetan inoiz baino elkartuago bizi nahi dugulako eta inoiz baino garrantzitsuagoa delako elkar hartu, zaindu, ulertu eta errespetatzea, inoiz baino ozenago oihukatu nahi izan dugu “Elkarrekin bizi” leloa!! Modu berezian izan bada ere pozik eta gustora ospatu dugu aurtengoa ere. Ikusi bideoa ondorengo irudian klikatuta.
Covid-19
Covid-19a dela eta, Hezkuntza Sailak jakinarazi digunez positibo bat izan da gure ikasleen artean eta 6.maila B taldea konfinatzeko agindua iritsi zaigu. Egoerak aginduta talde horrek etxetik egin beharko du lan datozen egunetan eta web orriko “familien plangintza” atalean egongo dira ikasle hauen familientzat jarraibideak.
- « Previous Page
- 1
- …
- 43
- 44
- 45
- 46
- 47
- …
- 62
- Next Page »