Jakina den bezala aurten ihauteriek beste kolore bat izan dute Erleta eskolan ere eta ezin izan ditugu ohikoak diren kalekira eta emanaldia burutu. Dena den, beste modu batera bada ere, ez gara ihauteriak ospatu gabe geratu eta hemen duzue ospakizunaren laburpentxo bat. Ea gustoko duzuen eta gora ihauteriak!!
Eguberriak 2020
Bistan da aurtengo eguberriak ez direla aurreko urteetan bezalakoak izango eta berdin Erleta eskolan ere, ez dugu urteetan ospatu dugun emanaldia eskaintzeko aukerarik izango… dena den, ez pentsa etsia hartu eta ezer egon gabe egongo garenik… hasteko, hemen dituzue gure taldeen argazkiak, bai haur eta baita irakasleak ere dotore jantzita!! Eta amaitzeko, nola ez! hemen […]
Azaroaren 25a Erletan
Azaroaren 25a izaki, aurten ere aho batez ezezkoa eman diogu emakumeen kontrako indarkeriari Erleta ikastetxean. Irudian klikatu eta ikusi argazkiak.
Euskaraldia
Euskaraldian buru belarri murgilduta gauden honetan, “Erleta” ikastetxea ere “arigunea” izango da. Abestiak dioen bezala, “ahoa bizi bizi, belarriak prest beti, tinko eta briko, euskara!!!”
Erasote inguruan…
Udazkeneko hego haize epelarekin hortxe joan ziren 1. mailakoak Erasote auzora ezkur, gaztain, mizpira… biltzera. Gustora asko ibili ziren tuneletan kukutan. Ederki pasa zuten eguna! Argazkiak ikusteko hemen klikatu: https://photos.app.goo.gl/j4dJ58NPQ1dbrmGe9
- « Previous Page
- 1
- …
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- …
- 18
- Next Page »