Eguraldi ona egiten zuela eta, 1. mailakoak baratzetatik barna ibili ginen bertako produktuak identifikatzen. Ederki pasa genuen!!! Hona hemen momentuko argazkiak: https://photos.app.goo.gl/D1NQ5iZ1Gi1KhFfB6
Haurrek osatutako manifestua
Jakina da aurtengo egoera ez de ohikoa eta alde guztietatik gaurko egoeraren inguruko berriak iristen diren bitartean, haurrek ere badute zer esanik ezarri zaizkien neurrien inguruan… 6.mailako ikasleek gidaturik, ondorengo manifestua sinatu dute eta ondorengo leloak plazaratu nahi izan dituzte:
“Elkarrekin bizi” eguna
Egoera berezi honetan inoiz baino elkartuago bizi nahi dugulako eta inoiz baino garrantzitsuagoa delako elkar hartu, zaindu, ulertu eta errespetatzea, inoiz baino ozenago oihukatu nahi izan dugu “Elkarrekin bizi” leloa!! Modu berezian izan bada ere pozik eta gustora ospatu dugu aurtengoa ere. Ikusi bideoa ondorengo irudian klikatuta.
Ikasturte hasiera 2020-21
Aurreko urteetan bezala izan ez bada ere, eman diogu hasiera ikasturte berriari. Covid 19ak eranginda neurriak zorrotz betez baina betiko edo inoiz baina ilusio handiagoz, gogotsu eta aurrera egiteko prest! Hemen duzue gure ikasle taldeen argazki bilduma. IKASLE TALDEAK IRAKASLE TALDEAK
2019-20 ikasturtea 1. mailan
Ikasturte berezia izan da aurtengoa 1.maila egin duten haurrentzat ere. Etapa berrira egokitzerako konfinamentua… baina begira ze gustora ibili diren! argazkia klikatu eta ikusi ikusi…
- « Previous Page
- 1
- …
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- …
- 18
- Next Page »