Azaroaren 25a izaki, aurten ere aho batez ezezkoa eman diogu emakumeen kontrako indarkeriari Erleta ikastetxean. Irudian klikatu eta ikusi argazkiak.
Euskaraldia
Euskaraldian buru belarri murgilduta gauden honetan, “Erleta” ikastetxea ere “arigunea” izango da. Abestiak dioen bezala, “ahoa bizi bizi, belarriak prest beti, tinko eta briko, euskara!!!”
OKA JOLASA
LH4.mailako ikasleak ” La oca saludable” jolasean ibili ziren gaztelerako saioan. Jolasean oso ongi pasa zuten eta aldi berean gaztelera praktikatzeko aukera izan zuten. https://photos.app.goo.gl/o4ZPfLbNevZdiV2WA
Haurrek osatutako manifestua
Jakina da aurtengo egoera ez de ohikoa eta alde guztietatik gaurko egoeraren inguruko berriak iristen diren bitartean, haurrek ere badute zer esanik ezarri zaizkien neurrien inguruan… 6.mailako ikasleek gidaturik, ondorengo manifestua sinatu dute eta ondorengo leloak plazaratu nahi izan dituzte:
“Elkarrekin bizi” eguna
Egoera berezi honetan inoiz baino elkartuago bizi nahi dugulako eta inoiz baino garrantzitsuagoa delako elkar hartu, zaindu, ulertu eta errespetatzea, inoiz baino ozenago oihukatu nahi izan dugu “Elkarrekin bizi” leloa!! Modu berezian izan bada ere pozik eta gustora ospatu dugu aurtengoa ere. Ikusi bideoa ondorengo irudian klikatuta.
- « Previous Page
- 1
- …
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- …
- 22
- Next Page »