Benetan oparoa izan da lehenengo aldiz ospatu dugun aniztasunaren astea. Laburpentxo bat eskainiko dizuegu argitalpen honetan, ea gustoko duzuen! Hasteko lehenengo eguneko bideoa izango duzue ikusgai, girotzeko eta haurren atentzioa erakartzeko balio izan zigun. Hemen duzue bideoa. Asteartean 2. mailako geletan bisita berezia izan genuen. Saioa Salbarredi etorri zen, gure gelako Haizearen ama. Berak optika […]
3. mailako ikasleak Karrape Irratian
Gaurkoan 3.mailako ikasleetako batzuk Karrape Irratian izan dira “First lego league” izeneko proiektuan bizi duten esperientzia kontatzen. Entzun nahi duzue? klikatu irudia eta entzun irratsaioa.
Ihauteriak 2021
Jakina den bezala aurten ihauteriek beste kolore bat izan dute Erleta eskolan ere eta ezin izan ditugu ohikoak diren kalekira eta emanaldia burutu. Dena den, beste modu batera bada ere, ez gara ihauteriak ospatu gabe geratu eta hemen duzue ospakizunaren laburpentxo bat. Ea gustoko duzuen eta gora ihauteriak!!
Eguberriak 2020
Bistan da aurtengo eguberriak ez direla aurreko urteetan bezalakoak izango eta berdin Erleta eskolan ere, ez dugu urteetan ospatu dugun emanaldia eskaintzeko aukerarik izango… dena den, ez pentsa etsia hartu eta ezer egon gabe egongo garenik… hasteko, hemen dituzue gure taldeen argazkiak, bai haur eta baita irakasleak ere dotore jantzita!! Eta amaitzeko, nola ez! hemen […]
Egipto: Nilo ibaiaren oparia
Hiruhileko honen amaieran Egipto gaia landu dugu 3.mailako ikasleekin; eta amaiera polit bat emanez, Tutankamon faraoia bihurtzeko aukera izan dute. Gauza berri asko ikasi ditugu eta oso polita izan da Egiptora egin dugu bidaiatxo azkarra. https://photos.app.goo.gl/2U8c3oxuPdEFuK5x5
- « Previous Page
- 1
- …
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- …
- 22
- Next Page »