Udako oporraldia pasata, 2019-20 ikasturtean murgilduta gaude Erleta eskolan eta iaz bezala, hemen topatuko duzue gure ikastetxean burutzen diren ekintza, proiektu eta egitasmo ezberdinen inguruko informazioa. Hasteko, hemen gure taldeen aurkezpena argazkitan bilduta. argazkiak
Parke Polora eta Zentzumen parkera ateraldia
4. mailako ikasleak Parke Polora eta Zentzumen parkera egin genuen ateraldia. Oso gustura ibili ginen bertan, eta gauza asko ikasteko aukera izan genuen. Beheko esteketan klitatu ezkero argazki batzuk ikusteko aukera izanen duzue. Parke Poloko argazkiak 4. maila Zentzumen parkeko argazkiak 4. maila
Liburuaren eguna
Maiatzaren 30ean liburuaren eguna ospatu zen Esleta eskolan. Alde batetik lau txokoz osatutako liburutegi bat prestatu zen soinketa gelan eta adin ezberdinetako haurrek elkarrekin liburuez gozatzeko aukera izan zuten. Bestetik, gure irakasle den Izaskun Zubialdek bere liburuak aurkeztu zizkigun eta ipuin bat ere kontatu zigun. Ze artista Izaskun!! eskerrik asko! Ondorengo bideoan dituzue ekintza hauen […]
Bigarren zikloko ikasleak Donostin
Bigarren zikloko ikasleak Donostira egin zuten ateraldia. Ederki pasatu zuten. Horren lekuko beheko bideoa!!!
Parke Polora bisita
3. mailako ikasleak Parke Polon egon ziren, eta zentzumenei buruzko hainbat ekintza egiteko aukera izan zuten. Begira zeinen ongi pasatu zuten!!!